MARAVILLAS AURRERA! Gaztetxeak dena aldatzeko!

Urrian sorpresa bat iragarri genuen obrak bukatzearekin batera eta hemen duzue!
Azaroaren 30ean Gaztetxea ireki genueneko bigarren urteurrena ospatuko dugu baina aurtengo honetan Maravillas Gaztetxearen aldeko elkartasun egun bezala antolatua.
Duela gutxi Maravillas Gaztetxeko 22 kide absolbituak izan baziren ere, oraindik 70.000€ inguruko isun mehatxuak dituzte eta beraz, egun horretako etekin guztiak euren proiektuari eskainiko dizkiogu.
11:00 – HITZALDIA
Maravillaseko kideen eskutik
14:00 – BERTSO BAZKARIA 10€
(Izena emateko: 688606765)
Malen Amenabar
Beñat Gaztelumendi
Eneko Abasolo “Abarkas”
23:00 – KONTZERTUAK
Belardi Rockers
Perros Kon Asma
Beranduegi Erromeria
Arrigorriagako Gaztetxeak bi urte!
Maravillas aurrera!
Gaztetxeak dena aldatzeko!
Gure Mundua Defendatzen Jarraituko Dugu!