8 abuztua, 2020

HEGO URIBEKO MAIATZ GORRIA | Irola Irratiko Uhinetan

Bihar maiatzaren lehena da, langileon eguna.

Azken bi urteetan, Hego Uribeko hainbat gaztek Aste Gorria eta Maiatz Gorria antolatu ditugu egun honek merezi duen hausnarketa gure herrietara ekartzeko.

Aurtengo alarma egoera dela eta, ezin izan dugu ekimen hau behar bezala aurrera eraman, baina irratsaio baten bidez hutsunea betetzen ahaleginduko gara.

Gure eskualdean eta inguruan dabiltzan hainbat borroken hausnarketak ekarriko ditugu biharkoan, 11:00etan eta 19:00etan (saioaren errepikapena) Irola Irratian, 107.5 FM frekuentzian edo www.irolairratia.org orrialdean entzungai.


Hemen daukazu Hego Uribeko Maiatz Gorriko irratsaioa nahi beste entzugai:

Bertan honako gaiak lantzen dira:
-Bilbo Handiko gentrifikazio prozesua (Auzoetatik Piztu Bilboko kide baten eskutik),
-Galdakaoko Etxebizitza Sarea proiektua
-Kapitala&Birusa dinamikaren barruan M1aren harira ateratako irakurketa.

Kaleetan aurkituko gara laster!

GORA LANGILEON BORROKA!

Elkarrizketa ireki!
Laguntzarik behar?
Kaixo!
Eskerrik asko gure ataria bisitatzeagatik! Nola lagun zaitzakegu?