5 abuztua, 2020

Abuztuaren 24tik 26ra bitartean G7ko gailurra izaten ari da Biarritzen. Alemania, Kanada, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko goi-mandatariak batu eta mundu-mailako erabakiak hartzen duten garaia; hain zuzen, pisu politiko, militar eta ekonomikorik handiena duten herrialdeak.

Indar hori, aipatzerik ere ez dago, ez da ausaz emandakoa, Mendebaldeko goi-burgesia langile-klase autoktonoaren eta kolonizatutako herrialdeen esplotazioaren bitartez lortutakoa da, azken hau gainera, arrazakeriaz ere baliatuz zilegi bihurtzen dutena: langile-klaseko banaketan sakonduz, konfrontazioa sortuz “hemen” eta “hangoen” artean eta zapalduen artean sortzen den subjetibitateaz baliatuz, lan-esku merkeagoa eskuratuz.

Gure lan-indarra baliatuz lortutako aberastasun hori gainera, egoera bera betikotzen jarraituko duten neurriak finantziatzeko erabiliko da: inmigrazio- eta genero-politikak, kolonizazio saiakerak, lehengai naturalen ustiaketa basatia, multinazionalen arteko akordioak, ofentsiba militar eta mediatikoaren antolamendua erresistentzia gauzatzen duten herrialdeen kontra… Gure, “hango” eta “hemengo” langile-klasearen miseria betikotzeko, finean.

Eta, literalki, munduaren jaun eta jabe direnak, gure patuaren gaineko erabakiak hartzen dituztenak (ez baitugu bestelako modurik bizirauteko gure desjabetu kondiziotik, burgesiari subordinatuta ez bada), gure herrialdera, gure lurretara etorri dira lotsa eta beldur izpirik gabe, botere erakustaldia egitera. Horregatik, argi adierazi nahi dugu gure elkartasun osoa egunotan erresistentzia gauzatzen ari diren milaka kideei. Urruñako protestan 12 izan ziren atxilotuak eta Baionako manifestazioan polizia gogor oldartu da parte-hartzaileen kontra.

Guk argi daukagu: herrien arteko gerrarik ez. Klaseen arteko bakerik ez. Pas de guerre entre les peuples. Pas de paix entre les classes.
Euskal Herriko toki desberdinetatik lanean gaude egoera hori gaindituko dituen baldintza materialak sortzeko, burgesia internazionalki antolatzen den bezala kapitalismoa betikotzeko, langile-klaseari ere dagokigulako saretzea sistema hori bera erausteko.

Votre monde s’effondre,
Les nôtres se construisent!

Elkarrizketa ireki!
Laguntzarik behar?
Kaixo!
Eskerrik asko gure ataria bisitatzeagatik! Nola lagun zaitzakegu?