5 abuztua, 2020

AUZOLANA, HARTU-EMANA. GURE IRAGANA, GURE IZANA

Arrasti on burkide!
Kurtso berriarekin batera, aldaketa anitz ditugu gure artean.

Besteen artean, Errefuxiatuen etxea eta Gaztetxea berritzeko asmoa daukagu eta horregatik ez da herrira irekiko obrek dirauten bitartean (urriak 17tik azaroak 19rarte). Horrek ez du esan nahi itxita egongo denik baizik eta ez dugula ekintza publikorik gauzatuko.

Gainera, betiko moduan, auzolanetan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu. Urriak 19 eta azaroak 17an, goizeko 9:00tatik aurrera Gaztetxean ikusi nahi zaituztegu!
Bosten lanak eta indarrak bakar batenak baino gehiago balio duela dakigulako eta askotan bakar horrek lan egin dezan bermatzen duelako.
Esaera batek dioen moduan “nuestra casa es vuestra, si es que hay casas que son de alguien”.

Eta noski, auzolanetara bakarrik ez, aurrera eramango ditugun ekintza guztietara gonbidatuta zaudete, itxura garrantzitsua delako bai, baina estetikaren atzetik, garrantzitsuena barruan baitago. Sartu, sartu…

Gainera, lan guztiaren ostean, sorpresatxo txiki bat prestatu dugu. Biziki eskertuko genuke guztion parte hartzea.

Indarberrituta (eta itxuraberrituta) gatoz!

Auzolana, hartu-emana. Gure iragana,
gure izana.



Elkarrizketa ireki!
Laguntzarik behar?
Kaixo!
Eskerrik asko gure ataria bisitatzeagatik! Nola lagun zaitzakegu?