30 maiatza, 2020

Gune hau Afrikako hainbat herritatik etorritako pertsona batzuek dinamizatzen dute eta hartan, bizikleta izanik lotune, sustatu nahi dira elkartasuna, ikaskuntza eta kulturartekotasuna.
Gure bizieskola-tailerrak helburua du toki bat eskaintzea zeinean
mugikortasun jasangarria aukera bihurtuko den inklusio soziala lortzeko.

Gure web honetan aurkituko duzue argibide gehiago, https://arrigorriagabizieskola.wordpress.com/, eta baita burutuko ditugun jardueren berri ere.

Lagun iezaguzu abiada hartzen, EKAR ITZAZU GURERA BIZIKLETAK EDO ERABILTZEN EZ DITUZUN MATERIAL HORIEK: txirrinak, bizikleta-aulkiak,
gurpilak, kaskoak eta holakoak, eta guk bizi berria emango diegu. Bi
lekutan egongo gara ondoko egun hauetan, urtarrilaren 7, 8, 9, 13, 14 eta 15ean, 16:00tik 19:00ra:

✔Bilbao: EKOETXEA, Pilota kalea, 5, behea, Zazpikaleetan.
✔Arrigorriaga: BIZIESKOLA, Juan XXIII plaza, BM supermerkatuaren aurrean.

Zatoz gu ezagutzera!!
Datorren urtarrilaren 17an, barikua, BIZIESKOLAren inaugurazioa
Arrigorriagan. Denok zaudete gonbidatuta!!! 😉

Bidal iezazkiguzu zure iruzkinak, iradokizunak, animoak eta abar, hona:
[email protected]

Lagun iezaguzu gure berri zabaltzen!!!

Elkarrizketa ireki!
Laguntzarik behar?
Kaixo!
Eskerrik asko gure ataria bisitatzeagatik! Nola lagun zaitzakegu?